Edukira joan
ES EU

Espainiako Ala Delta Txapelketaren emaitzak

Uztailaren 23tik 29ra, Espainiako Ala Delta 46. Txapelketa eta Vila d´Àgerko Ala Delta XI. Nazioarteko Irekia egin ziren, Àgerren (Lleida).

Nafarroako Aire Kirolen Federazioren partez kirolari hauek joan ziren lehiaketa horietara: Luis Bienzobas, Jon del Barco, David Errea, Iosu Errea, Rubén Ferreiro eta Domingo Gallego.
Autonomia erkidegoen araberako sailkapenean, Nafarroak laugarren postuan sailkatzea lortu zuen; eta Ortzadar Hegaldi Libreko Klubak hirugarren postua lortu zuen kluben araberako sailkapenean.
Ondorengo estekaren bidez emaitza guztiak ikusi ahalko dituzu: https://civlcomps.org/event/46-%C2%BA-campeonato-de-espana-de-ala-delta-y-xi-open-internacio/results
Argazkia: Open Àger.

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea